XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. IKASGAIA.

ERRESISTENTZIAK.

ZER DIREN.

Gorputz baten erresistentzia, gorputz horrek elektroien igiketari egiten dion aurkapena da, hau da, gorputz berorren zehar doan indar elektrikoari egiten dion atzerapena.

Garaidura metrotan eta aztuna kilotan neurtzen diren bezela, erresistentziak ohm deritzaien unitateetan neurtzen dira.

Hodi batetan ura igaroten bada, hodi hori estua izatean baino zabala izanez ura obeto igaroko da; eta hodia laburra bada, luzean baino obeto joango da ura; ura berean, hodi barrua leuna bada, zimurtsua izanda baino erraztasun gehiago izango du igaroteko.

Guzti hau, erraz ulertzekoa da.

Era berdinean, elektrika indar eroale batek, lodiak meheak baino eta laburrak luzeak baino erraztasun gehiago emango dio indarrari iragaiteko, erresistentzia gutxiago eginez.

Zein materialezko izateak (hodiaren zimurtsu izate edo ez izatearen berdinean), erresistentziarekiko eragina izango du.

Guzti hau, formula honen bidez adierazten da: .